Mikel Garaizabal enologo eta somellier-ak eta bere taldeak emango dute ardo dastatze ikastaroa, Txantxangorri elkartean, apirilaren 17an, asteartearekin. Arabako ardoekin egingo dute dastatze ikastaroa, eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura saileko Elikagai Industrien Zuzendaritzak bultzatakoa da. Arratsaldeko 19:00etan hasi eta pare bat orduko ikastaroa izango da, Txantxangorritik jakitera eman dutenez, eta parte hartzaile bakoitzari dastatze eskuorri bat eta dastatzean erabilitako ardoen eskuorria emango zaizkio.
Izen ematea zabalik
Izen ematea Txantxangorriko ofizinan egin behar da goizeko 11:00etatik 12:30etara eta arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. Apirilaren 10era arte Txantxangorriko bazkideek izango dute izena emateko aukera eta hortik aurrera bazkide ez direnek. Plaza mugatuak izango ditu ikastaroak, eta 25 pertsonako zerrenda osatzean itxiko da izen ematea.