Gimnasia erritmikoko txapelketa izango da gaur Hernaniko kiroldegian. Goizean, B mailako eskolarteko txapelketa izango da eta arratsaldean benjamin mailako topaketak. Goizean 7 gimnasta, buruz buru, eta talde bat ariko dira, alebin, infantil eta kadeteetan, eta arratsaldean bi gimnastek, buruz buru, eta Langileko hiru taldek hartuko dute parte, Hernani ordezkatzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!