Karbonera etxea okupa zenetik urte bete pasa dela eta festa antolatu dute apirilaren 4an. Jon Zabaletak osatutako bideoa jarriko da, Karbonerari buruzko dokumentala. Musika eta afaria ere izango dira. Txartelak salgai daude, Kitto, Tripontzi eta Ongi Etorri tabernetan, baita Karboneragunean ere. Prezioa 4 euro. Jaia 20:00etan hasiko da, Karboneran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!