Dobera Euskara Elkarteak urteko batzarra egingo du ostiralean, arratsaldeko 19:00etan. Dobera eta Kronikako 2006ko balantze eta memoriak aurkeztuko dira eta 2007ko egitasmo eta aurrekontuak azaldu. Eskualdeko komunikabideei buruzko ikerketaren berri emango da eta zuzendaritza berritzea ere mahai gainean izango den gaietako bat da. Larramendi 11n izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!