andoni Egaña, Ander Lipus, Fredi Paia, Xabier Paya eta Aitor Agiriano izango dira gaur oholtza gainean, Atsegindegin, Bertsotranpak ikuskizunean. Obran bertso desafiotan izaten diren trikimailuak ekartzen dituzte gogora, umorez. 18:00etan hasiko da.
Bertsotranpak obra izango da gaur Atsegindegin, txotx denboraldiko kultur eskaintzaren barruan. 18:00etan izango da eta bertan, Ander Lipus, Andoni Egaña, Fredi Paia, Xabier Paya eta Aitor Agiriano ikusi ahal izango dira antzerkia bertsoz eta musikaz jazten. Bertsotranpak obrak desafio bat eta bertan gertatzen diren tranpa eta trikimailuak irudikatzen ditu, Egañatarrak Paiatarren kontra egiten dutena. Antzerki honen justifikazioak ederki isladatzen ditu bere nondik norakoak: ´irudimena omen da gizakia animaliengandik bereizten duena; irudimena eta tranpak prestatzeko gaitasuna`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!