12:40etan iritsi zen udaletxe atzera eta ordurako jende asko zen korritzeko zain.
Korrika 15-ek Hernani zeharkatu zuen atzo eta jendetza ibili zen kaleetan, bai korrika eta bai korrikalariei animatzen, giro apartarekin. 12:40ak ziren Lizeaga kalean behera Korrika udaletxe atzera iritsi zenean. Puntu horretan, 10 bat minutu lehenago egin zuten harrera ekitaldia, Korrika gera ez zedin. Ttarlako dantzariek agurra dantzatu zieten ondoren lekukoa hartuko zuten emakumeei. Hauek, lekukoa Zinkoenearaino eraman zuten eta gero 31 talde izan ziren lekukoa eraman zutenak herriko kaleetan barrena, jendetzaren aurrean. 14:00ak aldera, bazkari herrikoia egin zuten Elizatxo ikastolako aterpean. Antolatzaileak oso gustora azaldu ziren herritarren parte hartzearekin eta datorren igandean Iruñeara joateko deia egin dute, amaiera ekitaldira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!