Eskualdeko 150 musikari eta kantari gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 24a, 01:00

Buruntzaldeko Musika Topaketak Hernanin izango dira gaur, eta eskualdeko 150 musikari eta kantarik hartuko dute parte. Urtero egiten da musika topaketa hau eta aldi bakoitzean Buruntzaldeko herri bat izaten da antolatzen duena. Aurten, Hernanin egitea egokitu da eta Kantuz Abesbatza izan da antolatzailea. Bi emanaldi izango dira: lehenengoa 19:00etan, kalez kale, abesbatzen eta txistularien eskutik. Arratsaldeko 20:00etan izango da emanaldi nagusia, San Joan Bataiatzailea parrokian eta bertan musikari eta kantari guztiek hartuko dute parte. Aurtengo emanaldian Hernanin izango diren taldeak dira: Andoaingo Olagain txistulari taldea, Hernaniko Udal txistulari taldea, Lasarteko txistulari taldea, Hernani musika eskolako txistulari taldea, Andoaingo Alberto Agirre abesbatza, Lasarteko Alboka Abesbatza eta Hernaniko Ozenki, Kantuz Abesbatzak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!