Harmaila jartzeko eskaria

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 24a, 01:00

CD Hernaniko Atletismo sailak eskaera bat ere egin dio Kirol Patronatuari, Kronikara bidalitako oharrean: apirilaren 22an egingo diren infantil mailako Gipuzkoako Txapelketetarako armailaren bat jartzea. Hernanin jokatuko den txapelketara probintzia guztiko jendea etorriko da, eta jende hori kabitzeko armailen beharra aipatu du atletismo sailak eta azpimarratu dute, espero dutela ´Udal Kirol Patronatuak egoerari eskatzen duen neurrian erantzutea`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!