Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ongintza Patronatuko Prebentzio Zerbitzuak hitzaldia antolatu du datorren astelehenerako, Prebentzioa familian programaren barruan. Arreta defizita eta hiperaktibitateari buruzko hitzaldia izango da. Zer diren azaldu, seme-alabek horrelako nahasketarik baduten nola antzeman, eta laguntza edo aholku bila nora jo azalduko dute, besteak beste. Hitzaldia irekia izango da nahi duen guztiarentzat, etzi, astelehena, arratsaldeko 15:00etatik 16:30etara, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!