‘Bertsotranpak’ ikuskizuna bihar Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 24a, 01:00

Txotx denboraldiaren barruan baita ere, Bertsotranpak ikuskizuna izango da bihar arratsaldean Atsegindegin. Ikuskizun honek antzerkia, musika eta bertsoak nahasten ditu eta Ander Lipus, Andoni Egaña, Fredi Paia, Xabier Paya eta Aitor Agiriano izango dira oholtza gainean. Bertsotranpak obraren gaia bertso desafioak eta desafiotan egiten diren azpijoko eta trikimailuak dira. 18:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!