Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako X. martxara joateko deia

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 24a, 01:00

Bihar egingo dute arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako X. martxa eta aurten etorkinentzat bozkatzeko eta herritartasun osoa lortzeko eskubidea aldarrikatuko dute. Gipuzkoako 40 erakundek joateko deia egin dute, tartean Hernaniko AMHER-SOS Arrazakeriak. Martxa 11:30etan aterako da Trintxerpeko merkatutik eta Donostiako bulebarrera 13:00ak aldera iritsiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!