Molotoff irratiak irratsaio berezia egingo du gaur goizean, Korrika Hernanira iritsiko dela eta. Goizeko 11:00etatik 13:00etara izango da saio berezia eta lasterketa zuzenean kontatuko dute. 11:00etan, ostegunean Karrantzan egin zuten hasiera ekitaldia jarriko dute, eta 12:00etatik aurrera, herenegun Hernani Konektion saioan eskaini zuten elkarrizketa, AEK-ko kideekin. Ondoren, zuzeneko konexioa egingo dute Korrikarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!