Trebakuntza ikastaroen bigarren jardunaldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 24a, 01:00

Pantaila artean hazi: aukerak eta arriskuak trebakuntza ikastaroaren bigarren jardunaldia gaur izango da, Andui Formazio puntuan. Jose Antonio Gabelas izango da hizlaria, 09:30etatik 13:30etara. Horrez gain, Anduik ikastaro berriak antolatu ditu: Nerabezaroa, apirilaren 27 eta 28an, Mª Jesus Urangarekin; eta Osasun heziketa ikastetxeetan, maiatzaren 25 eta 26an, Askagintzako kide batekin. 943-336080 telefonora deituta edo andui@andui.com helbide elektronikoan eman daiteke izena. 50 euro da prezioa eta plaza mugatuak dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!