Hernanik partidu zaila izango du gaur Zubipen, Emakumezkoen ligan, Beasaingo BTLS taldearen aurka. Goierritarrak lider dijoaz igoera fasean, oraindik partidurik galdu gabe eta lidergo horri eusteko helburua ekarriko dute. Hernaniarrek ondo hasi zuten igoera fasea, baina azken hiru partiduak galdu egin dituzte eta sailkapen burua urrutiratzen ari zaie. Zuriberdeak laugarren dijoaz 7 punturekin, beasaindarrek baino 9 gutxiagorekin.
Gorengoak Trintxerpen
Gorengo mailako taldeak ez du partidu erraza gaur Trintxerpeko Don Bosco zelaian, arratsaldeko 17:00etan. Lehengo asteburuan berdinduta Hernani behartuta dago gaur irabaztera, lehenengo posturako borroka galdu nahi ez badu behintzat. Zortzi partiduren faltan, 6 puntu eta aberagea ditu bere alde Zarautzek.
Jubenilen 1 mailan lidertza jokoan bihar Zubipen
Jubenilen 1. mailako taldeak denboraldi borobila daramaki eta mailaz igotzeko borrokan sartua dago buru belarri. Bihar igoera fasean sailkapeneko buru dauden bi taldeek jokatuko dute elkarren aurka Zubipen: Hernanik eta Tolosak. Bi taldeak daude partidurik galdu gabe eta partidu gogorra espero dute. Hernaniko taldekideek dei egin diote herriko futbolzaleei animatzera Zubipera azaltzeko. Partidua bihar da, arratsaldeko 18:00etan Zubipen.