CD Hernaniko atletismo sailak keja azaldu zuen joan den astean Sagastialdeko kirol instalazioen egoera dela eta. Aste honetan jakitera eman dute atletismoko pistako torreetan bonbila berriak jarri dituela udalak eta ´normaltasun osoz` entrenatu litekeela. Horrez gain, dutxetan ur beroa ere berehala jarrita egongo dela jakinarazi diote atletismo sailari, argindar mozte bategatik egon baita hondatua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!