Hernanik final-aurrekoa jokatuko du bihar, berriz ere Txarutaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 24a, 01:00

Lehengo astean, Berria txapelketan, Baztango Txaruta taldeari 3-0 irabazita sailkatu zen Hernani final-aurrekoetara, baina gauzak nola diren, finalaurrekoa ere talde beraren aurka jokatu behar dute. Txaruta izan da galdu duten 3 taldeetan tantorik gehien egin dituena eta repeskatu egin dute final-aurrekoetarako. Hernaniarrak izango dira beraz bihar faborito, Altzako pelotalekuan, baina jubenil eta nagusi mailako partidua ondo kostata irabazi zituzten hernaniarrek eta ezingo dute bihar lo hartu nafarrei irabaztez gero. Ezeren okerrik ez dela, lehengo asteko pelotariek jokatuko dute Hernaniren izenean: kadeteetan, Ioritz Arrieta eta Ibai Bolinagak; jubeniletan, Aitor Mendizabal eta Eñaut Esnaolak; eta nagusietan Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategik. Partiduak goizeko 10:30etan hasiko dira, bihar, Altzan. Hernaniko pelota taldeak dei egin die herriko pelotazaleei, taldea animatzera inguratzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!