Hernani-Gernika bihar, igoera faserako bidean azkenetako koska gogorra

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 24a, 01:00

Hernanik irabaztea lortuko balu asko sendotuko luke bigarren postua. Partidua Landaren izango da, bihar, igandea, eguerdiko 12:00etan.

Hernanik eta Gernikak partidu garrantzitsua jokatuko dute bihar Landaren, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Hernani sendo dago bigarren postuan, baina geratzen diren lau partiduetan ez dute despistatu behar, Joxe Elosegi entrenatzaileak Kronikari adiera dionez. Lau partiduetan zailena biharkoa izango du Hernanik, gernikarrek gora egin baitute nabarmen eta azken partiduak irabazten ari dira.

Partidua aurrean

´Partidua aurreko lerroan lotu behar dugu eta hori lortzean baloiak ireki` adierazi du entrenatzaileak. Atzeko lerroan 4 jubenilek jokatuko dute eta ´jokatzeko` agindua eman die, ´ez beldurtzeko`. Jubenilen freskotasun hori aprobetxatu nahi du Hernanik, indartsu eta motibatuta baitaude, Euskal Herriko txapelketa irabazita. Lau partidu hauek, puntuak bakarrik ez dituzte izango jokoan, test bat ere izango dira hernaniarren indarrak nola dauden neurtzeko. Bigarren postuan geldituz gero, Ohorezko mailarako igoera fasea jokatuko du Hernanik eta partidu horiek erakutsiko dute hein haundi batean, liga bukaerara zein puntutan iritsiko diren Landarekoak.

Baja ugari

Partidu honetarako ere baja dezente izango ditu Hernanik, baina arazorik ez dute izango talde sendoa osatzeko, Elosegiren hitzetan.

Aurretik jubenilei omenaldia

Biharko partidu aurretik, jubenilen taldeari omenaldi txiki bat egingo dio Errugbi elkarteak, Landaren bertan, Euskal Herriko txapela dela eta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!