Gimnasia erritmikoko txapelketa izango da bihar Hernanin. Goizean B mailako eskolarteko txapelketa izango da: alebinetan taldeka Langilek hartuko du parte; buruz buru, Maider Las Heras, Maider López, Ane Mazizior eta Maialen García; infantiletan buruz buru Ainhoa Gasparrek hartuko du parte eta kadeteetan, Amaia Agirre eta Lara Pemánek. Arratsaldean, berriz benjamin mailako topaketak izango dira bihar. Taldeka Langile 1, 2 eta 3k hartuko dute parte eta buruz buru Leire Leonet eta Malen Martinezek.
Tolosan emaitza onak
Martxoaren 10ean amateur mailako txapelketak izan ziren Tolosan eta Hernani GEE taldeak 3garren postua lortu zuen jubenil B mailan eta Uxue Mingok 3garren, Senior A mailan.