Mandazubi gainean hartu eta Ergobira arte, Hogeita hamaika errelebo Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 24a, 01:00

Korrika 15a gaur pasako da Hernanitik, eguerdiko 12:30ak aldera. Urnietatik etorriko da Korrika, eta Mandazubiko gainean Oronako langileek hartuko dute testigua. Madazubi gainetik Hernani aldera sartuko da Korrika, Lizeaga kalean behera eta itzuli haundi xamarra emango du Kaxko inguruan, Zinkoeneatik Martindegi aldera atera arte. Hernaniko azken erreleboa Tolarea Kofradiak hartuko du Gurutzeta sagardotegi parean, eta aurrerago utziko du, Ergobira sartu aurrean.

Hogeita hamaika errelebo

Aurtengo Korrikako kilometroak 33 taldek erosi dituzte Hernanin, erreleboa 31 taldek eramango duten arren (Adarra lan tresnak eta Hernani Institutuak kilometroa erosi bai, baina ez dute testigua eramango). Erreleboak nahiko motzak izango dira, zenbait urtetan baino ibilbide motzagoa egingo baitu aurten Hernanin.

Errelebo berezia emakumeena

Karrantzan hasi eta Iruñean bukatuko den aurtengo Korrikak Emakumeak omenduko ditu euskeraren transmisioan izan duten eta duten garrantziagatik. Hernanin ere emakumeek eramango dute lekuko berezia. ´Euskara maite eta euskaraz bizi diren` 3 balaunalditako emakumeek eramango dute lekukoa, AEKko kideek berek adierazi dutenez. Udaletxe atzean hartuko dute erreleboa emakumeek eta Kale Nagusian barrena eramango dute Zinkoenearaino, han Molotoff irratiari pasatzeko.

Harrera Udaletxe atzean

Korrikari ongi etorri ekitaldia egiten zaio aldiro eta aurten eguerdiko 12:00etan egingo zaio harrera Udaletxe atzean. Ttarla dantza taldeko dantzariek omenduei ohorezko aurreskua dantzatuko diete eta karrera iristean txalapartariak ariko dira. Aldez aurretik Arrosako txaranga, San Joan Konpartsa eta Ttarla dantza taldea ibiliko dira herria girotzen.

Egitaraua

10:00etan. XIBArekin haurrentzako herri kirolak Tilosetan.

11:00etan. Herri kalejira TTARLA, SAN JUAN KONPARTSA eta `AERLANZ BAND` Arrosako txarangarekin.

12:00etan. KORRIKARI harrera Udaletxe atzean.

14:00etan. Herri bazkaria Tilosetan, `AERLANZ BAND`ek girotuta.

Lekukoa taldez talde:

1. Oronako Langileak (Mandazubi gainean); 2. Arraun Elkartea (Mandazubiko rotonda aurrean); 3. Langile DBH (Mandazubiko rotonda ondorenean); 4. Batasuna (Tellerigainen); 5. EMAKUMEAK (Udaletxe atzean); 6. Molotoff Irratia (Zinkoenean); 7. Dobera+Kronika (Txirrita kalean); 8. Kantuz Abesbatza (Atsegindegi); 9. Elizatxo Ikastola (Urbieta kale erdian); 10. Urumea Ikastola (Urbieta kaleko bihurgunean); 11. Langile Ikastola (Latsunbeko rotondan); 12. Umeak (Latsunbe kalean); 13. Berriak Elkartea (Argarain kale hasieran); 14. Bertso Eskola (Perkaiztegi kalean, Antziola kalea zeharkatu ondoren), 15. Mendiriz Mendi (Perkaiztegi kalean, EPOko rotondara iritsi aurretik); 16. LAB sindikatua (Karmelo Labaka kale erdialdean); 17. SEGI (Elkano kalean, Kiroldegi inguruan); 18. Gazte Asanblada (Kontrakantxa iskinean, Elkano eta Txirritak bat egiten duten lekuan); 19. Udal Langileak (Aurki parean); 20. Udala (Udaletxe atzean); 21. Udal Euskaltegia (Lizeaga kale erdialdean); 22. AEK Euskaltegia (Larramendi kalean, euskaltegi parean); 23. Ttarla dantza taldea (Udaletxeko arkupetan); 24. San Joan Konpartsa (Plaza Berrin); 25. Amnistiaren Aldeko Mugimendua (Zinkoenean); 26. Euskal Herrian Euskaraz (Karabelgo zubi erdialdean); 27. Ereñotzu auzoa (Karabelgo gasolindegian); 28. Ozenki Abesbatza (Zubiondo industriaguneko rotonda); 29. Azkuna Taldea (Martindegiko rotondan); 30. Martindegi auzoa (Martindegi auzoko sarreran); 31. Tolarea Kofradia (Gurutzeta sagardotegi parean).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!