80 urtez gorako hernaniarren bostetik bat bakarrik bizi da eta laguntza behar du

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 23a, 01:00

Osasun eta Gizarte Ongintzarako Patronatuak ikerlan bat egin du adin horretako 283 pertsonekin, dituzten beharren inguruan.

Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuak ikerlan bat egin du, 80 urtez gorakoen beharrak ezagutze aldera. Patronatuko gizarte langileak adin tarte horretako 283 pertsona bisitatu eta elkarrizketatu ditu, Hernanin erroldatuta dauden 80 urte-tik gorako pertsonen %32,91 (860 dira guztira).

Adinekoen osasun egoera ´ona` da
Ikerlanean jasotako datuak hartuta, Patronatutik diote, bisitatu diren pertsonen gehiengoa osasun egoera onean dagoela, bere adinerako (%67,14-k ez du mugikortasun arazorik). Hala ere, azpimarratu dute, portzentaje altu batek etxez etxeko laguntza eskatu duela (%22,38k). Eskaera hori egin dutenen artean, garbitzeko laguntza behar dutenak dira gehiengoa (%32,16) eta janztekoa eskatu dutenak ere asko dira (%25,8). Eskaerak etxez etxeko laguntzara bideratu dituzte dagoeneko. Elkarrizketetan, etxebizitzen egoerari (bainugelak eta igogailua) eta diru-iturriei buruz ere galdetu diete adinekoei; %39,22k erretiro pentsioa du, %27,21k alarguntza-pentsioa kobratzen dute; %81,27k senideengandik eta ingurukoengandik laguntza jasotzen du.

Patronatuak Telelaguntzari buruzko gutuna bidaliko du
Osasun eta Gizarte Ongintzako Patronatuak jakianarazi du laster gutuna bidaliko diela 75 urtez gorako pertsonei, Telelaguntza zerbitzuari buruz informatzen.

Ikerlaneko datu batzuk
- Ikerlana egiteko 80 urtez gorako 283 herritar bisitatu dituzte (adin horretako hernaniarren %32,91). 
- %32,86 dira mugikortasun arazoak dituztenak.
- %22,38 dira egunean zehar laguntza behar dutenak.
- %20,14 bakarrik bizi dira etxean.
- Bisitatuko etxebizitzen %42-k ez du igogailurik.
- %20 dira epe laburrean administrazioaren laguntza beharko dutenak.
- %32,16k garbitzeko laguntza behar du, %25,8k janztekoa, eta %9,19k jatekoa.
- %81,27k bikotearengandik edo seme alabengandik
laguntza
jasotzen du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!