Korrika 15 Hernanitik pasatzeko bezperan, haurrek eta gazteek hartuko dute lekukoa eta Hernaniko kaleetan barrena ibiliko dira, gaur goizean eta arratsaldean.
Korrika gaztean aterako dira goizean DBHko ikasleak, 11:30etan Santa Barbaratik eta zentroa, Antziola, Sa-gastialde eta Florida zeharkatu eta gero, Plazan bukatuko dute.
15:00etan, berriz, haurren txanda izango da eta Korrika txikia aterako da Meabe ikastolatik. Korrika txikia bukatu ondoren, 15:30ak aldera, txokolatada izango da Plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!