Mendizabal II eta Belloso bigarren mailako Asegarceko txapelaren bila gaur, Gernikan

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 23a, 01:00

Binakako txapelketako finala jokatuko dute Gernikako Santanapen, 19:30etan, Retegi Bi-Argoteren kontra.

OIer Mendizabal pelotari hernaniarrak eta Mikel Belloso zarauztarrak bigarren mailako binakako finala jokatuko dute gaur, Retegi Bi-Argoteren kontra. Gernikako Santanape frontoian izango da partidua eta aurretik Mendizabal-Oteiza eta Retegi Bi-Apraiz ariko dira hirugarren postuaren bila, 19:30etan hasiko den partiduan. Gaurko finalean Asegarce enpresako txapeldunak ezagutuko dira, eta hauek Uriarte-Galarza VI Aspeko txapeldunen aurka jokatuko dute bigarren mailako finala, martxoaren 30ean, Iruñeako Labriten seguruenik.

Final aurrekoan 22-21 irabazita
Belloso-Mendizabal IIk Mendizabal-Oteiza utzi zituzten kanpoan martxoaren 12an, 22-21. Oierrek partidu hori jokatu ahal izan zuen, baino ligaxkako bi partidu Raik jokatu behar izan ditu, bera gaixo zelako, eta ´eskerrak` eman dizkio pelotari hernaniarrak. Finalerako beste bikotea jotzen du Oierrek faborito, baina irabazi dezaketela uste du ´beraien artean distantzia markatu` eta aurrean tantua bukatuz gero. Oierrek Kro-nikari adierazi dionez, Belloso ´ondo` ikusten du, baina berari ´puntua hartzea` falta zaiola dio; ez omen dago gaixotu aurretik bezain indartsu. Gernikakoa partidu ´gogorra` izango dela dio hernaniarrak, eta ´edozer´ pasa daitekeela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!