Bihar izango da Hernanin Buruntzaldeko XVIII. musika topaketa, Kantuz Abesbatzak antolatuta. 19:00etan kalejira izango da herrian barrena txistularien eskutik eta 20:00etan, emanaldia San Joan Bataiatzailearen parrokian. Hernani eta inguruko 8 txistulari talde eta abesbatzek hartuko dute parte emanaldian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!