San Joan jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Udalak eta apirilaren 3ra arte dago lanak aurkezteko aukera. San Joan jaiak. Hernani 2007 goiburua eraman behar dute lanek eta 32 zentimetro zabal eta 48 zentimetro altu behar dute izan. Digitalean aurkeztuz gero, 300 ppp-ko resoluzioan aurkeztu behar dira, CMYK kolorean. Lanak Biterin aurkeztu behar dira, 18:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!