Dobera Euskara Elkartearen eskutik, euskarazko sei film labur ikusteko aukera izan zen atzo Biterin, eta jende dezente bildu zen. Topagunea euskara elkarteen Federazioak antolatu du 4garren edizio hau eta Euskal Herriko 38 herritan ari dira eskaintzen. Dobera Euskara Elkartearen helburuen artean dago kultur ekitaldiak antolatzea eta urtero antolatzen du film laburren emanaldia. Zine gutxi egiten da euskaraz eta egiten denak ere aukera gutxi du jende aurrerako; zirkuito honek aukera eman nahi die euskerazko film laburrei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!