Buruntzaldeko XVIII. Musika Topaketak larunbatean parrokian

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 22a, 01:00

DATORREN larunbatean izango dira Buruntzaldeko XVIII. Musika Topaketak, aurten Hernanin. Arratsaldeko 19:00etan, kalejira izango da, txistulariekin, eta geldialdi bakoitzean abesbatzek kantatzen dutela. Arratsaldeko 20:00etan, berriz, emanaldi nagusia izango da San Joan Bataiatzailea parrokian. Ondorenean, afaria dute talde guztiak batean. Hemezortzi urte Orain 18 urte hasi ziren topaketa hauek, gairai batean auto lasterketako zirkuitoak biltzen zituen abesbatza eta txistulari talden artean, eta urtero txandakatzen dute herria. Aurtengo parte hartzaileak: Andoaingo Olagain txistulari taldea, Hernaniko Udal txistulari taldea, Lasarteko txistulari taldea, Hernani musika eskolako txistulari taldea, Andoaingo Alberto Agirre abesbatza, Hernaniko Ozenki abesbatza eta Hernaniko Kantuz Abesbatza. Kantuz Abesbatzak antolatuko du eta 150 kantari eta musikari bilduko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!