Ostiral goizean simulazioa egingo da arrisku kimikoez ohartarazteko sirenekin

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 21a, 01:00

Hernaniko Udaletik bizilagunei jakinarazi nahi zaie, datorren ostiralean, martxoak 23, arrisku kimikoetaz abisatzeko sirenen simulazio bat egingo dela. Batipat oharra Ereñotzu, Lastaola eta Epele inguruko bizilagunei egiten zaie, bertan baitaude jarrita abisua emateko sirenak. Simulazioko sirenak 10:30etatik 11:00etara entzungo dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!