Emakumeen parte hartze soziopolitikoa hizketagai Biterin

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 21a, 01:00

Berdintasun sailak, martxoaren 8a dela-eta, antolatutako ekitaldien barruan hitzaldia izango da gaur Biterin. Emakumeen parte hartze soziopolitikoa izango da gaia eta Dominique Saillardek hitz egingo du. Saillard filologoa, berdintasun eragilea eta parte hartze prozesuetan aditua da eta gaur demokrazia parte hartzailea eta emakumeen parte hartze politikoaren artean dagoen aldeari buruz hitz egingo du. Hitzaldian, baita ere, hiritar parte hartzaile izatera iristeko zutabe batzuk azalduko dituzte, pertsona mugatzen duten rol sozialak alde batera utzita. Hitzaldia gaur izango da 19:30etan Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!