Andui Fundazioak antolatuta zenbait trebakuntza ikastaro izango dira Hernanin, eta horietan lehena, Jose Antonio Gabelasek emango duena, pantaila artean hazteari buruzkoa, datorren ostiral eta larunbatean. Gabelas multimedia eta komunikaziorako iraskasle-aholkularia da Kataluniako Operta unibertsitatean eta asko daki pantaila arteko mundu horren inguruan. Ordenagailu, mobil, telebista... pantaila artean bizi dira gaur egungo gazte asko eta Gabelasek horko kodigoak, edukiak, eraginak eta abar azalduko ditu ´ezagutza hau ezinbestekoa baita nerabe eta gazteekin aritzeko`.
Ikastetxeetako irakasleei, kale hezitzaileei, gazte zentroko hezitzailei eta abarrei zuzendutako ikastaroa da, baina interesa duen edonork ere hartu lezake parte. Izen ematea telefonoz edo e-mailez egin daiteke (943 33 60 80 edo andui@andui.com) edo bertatik pasata (Agustindarren plaza 6). Ikastaroaren prezioa 50 eurokoa da. Plaza mugatuak izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!