Andoni Amonarraiz izango da EAJ-PNV alderdiaren hautagaia datorren maiatzeko Udal hauteskundeetarako. Atzo iluntzean Biterin egindako prentsaurrekoan aurkeztu zuten Amonarraizen hautagaitza. Azken legegintzaldian EAJ-PNVko alkategaia Osasun eta Gizarte Ongintza Patronatuko buru eta Zerbitzu publikoetako buru izan da.
EAJ-PNV eta EA bakarka
2003ko hauteskundeetan ez bezala, EAJ-PNV eta EA alderdiek hautagaitza bana aurkeztuko dute aurtengo Udal hauteskundeetan. Aurrekoan koalizioan aurkeztu ziren bi alderdiak eta Joxan Rekondo izan zen gerora irabazi zuen zerrendako burua.
Bihar informazio gehiago
Andoni Amonarraizen hautagaitza aurkezteko prentsaurrekoa atzo azken orduan izan zen, eta Hernaniko Kronikak biharko edizioan ekarriko du informazio gehiago eta zabalago.