Euskal liga irabazita igoera fasea prestatuko du orain EHU Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 19a, 01:00

Larunbatean 3-0 irabazi zioten Textil Santanderinari.

Hernanik erraz irabazi zuen ligako azken partidua eta lehen postuan bukatu dute Euskal Liga. Hernaniarrek garaipena behar zuten larunbatean eta ez zuten hutsik egin, Kantabriako Textil Santanderina taldearen aurka. Lehen bi jokoetan nabarmen nagusitu ziren hernaniarrak eta hirugarrenean aldaketa asko egin zituen Lauri Matias entrenatzaileak. Aldaketa eta guzti ere, sendo jokatu zuten hernaniarrek eta hirugarren jokoa ere irabazi egin zuten.

Igoera fasea prestatzen
Liga lehen postuan bukatuta, igoera fasea prestatuko du orain EHU Hernanik. Maiatzeko lehen asteburuan jokatuko da igoera fasea, baina oraindik ez dago zehaztua non izango den. Hernaniarrek hilabete eta erdi daukate orain igoera fasea prestatzeko eta luzeegi ere gertatu liteke. Baina, zenbait liga bukatu gabe daude oraindik eta igoera fasea zein talde gehiagok jokatuko duten erabakitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!