Hernanik hiru partiduak irabazi zizkion atzo Baztango Txarutari, Berria txapelketan. Kadeteek egurra eman zieten nafarrei 22-1; jubeniletan izugarrizko partidua jokatu zuten eta 22-21 irabazi; eta nagusietakoa ere partidu borrokatua izan zen eta 22-18 irabazi zuten hernaniarrek. Final-aurrekoa Txaruta beraren kontra jokatuko du Hernanik, repeskan berak izan baitira aukeratuak, galdu arren tantorik gehien egin dutelako. Datorren igandean, Altzan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!