Ia 10.000 bisitarirekin, antolatzaileek proiektua ‘sendotuta’ ikusten dute

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 21a, 01:00

Larunbateko kontzertuan bildu zen jende gehien eta antolatzaileek balorazio positiboa egin dute. Igandean, Sardonek errekorra jarri zuen 113 kiloko harriarekin.

Aurtengo Sagarrondotik jaialdiak 10.000 lagun bildu ditu, kontzertuetako bi egunak eta herri kiroletakoa kontuan hartuta. Kontzertuetan 8.000 lagun izan ziren eta igandean Urnietan 1.800 bat lagun, herri kiroletan eta Plazako azokan. Kontzertuei dagokienez, Julieta Venegasek mugitu zuen jende gehiena, eta, agian horregatik, larunbatean ostiralean baino jende gehiago izan zen. Sagardoaren kultura Sustatzeko Elkarteak balorazio positiboa egin du eta nabarmendu du bosgarren edizio honek proiektua ´sendotzeko` balio izan duela eta infraestruktura aldetik dena nahi bezala atera dela. Hurrengo edizioa oraindik koloretsuagoa izatea espero dute eta eskerrak eman dizkiete bertaratutako guztiei.

Mari Jose Sardonek errekorra
Igandean, Urnietako IV. kirol lehian, Mari Jose Sardonek 113 kiloko harri zilindrikoa bost alditan jasotzea lortu zuen, bost minutuan, eta errekor berria jarri zuen. Kirol lehian, urnietarrak atera ziren garaile hirugarren urtez, Urnietako frontoi betebetean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!