Izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 19a, 01:00

Hernaniko udalekuetarako izen ematea zabalik dago, martxoaren 23ra bitartean. Bi eskaintza desberdin ditu Udaleko Euskara Zerbitzuak: 3-10 urte artekoentzat bata, hilabetekoa; eta 11-12 urte artekoentzakoa bestea, 15 egunekoa, kirol aktibitate eta abenturazkoa. Herriko ikastetxeetan dabiltzan haurrek bertan utzi behar dute izen emate orria. Herritik kanpo ikasten dutenek Udaleko Euskara Zerbitzura jo behar dute, goizeko 09:00etatik 13:00etara. Telefonoa 943 33 70 29 eta e-maila: euskara@hernani.net. Matrikularen prezioa 86 euro da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!