Mahai ingurua asteazkenean Donostian

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 18a, 01:00

Hernaniko Lokarrik datorren asteazkenean Donostian izango den mahai inguru baten berri eman du: Kontsulta. Herritarren partaidetza bake-prozesu batean. Maria Silvestre Deustuko Unibertsitateko Soziologia Fakultateko Dekanoak eta Raul Rios Lokarriko koordinatzailea izango dira hizlariak. Mahai inguru honetan, Kontsulta izeneko argitalpenaren edukiak aurkeztuko dituzte. Asteazkenean, arratsaldeko 19:30etan, ONCEk Donostian duen egoitzeko Areto Nagusian, Etxeide kalean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!