Karobi elkarteak Aranorako irteera eta babarrun jana antolatu ditu, datorren larunbaterako, martxoaren 24rako. Plana da goizean Besabira autobusez joatea, eta handik abiatuta Aranoko buelta egin eta bazkaltzera elkartera bueltatzea. Oinez joaten ez direnek ere izango dute babarrun janean parte hartzeko aukera. Izen emateko azken eguna gaur da, elkartean bertan. Prezioak: autobusak 2 euro, babarrun janak 12 euro eta haurrentzako menu bereziak 6 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!