MilakaBilakak herriz herri ibiliko den kamioia aurkeztu zuen atzo Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 18a, 01:00

Euskal Herriaren errespetuan oinarritutako konponbide demokratikoa eskatzeko sortu da MilakaBilaka ekimena eta jendearen babesa biltzen ibiliko dira Euskal Herrian barrena. Horretarako, kamioi bat egokitu dute, jendeak bertan bere babesa eman dezan. Atzo aurkeztu zuten kamioia eta egitasmoa Hernanin ´Sagarrondotik festa giroan, txotx garaian`. Jendearen argazkia Kamioiak jendearen argazkiak bildu nahi ditu, elkarrizketa, bakea eta errespetuarekin bat egiten duen ahalik eta jende gehienaren argazkia. Prest dagoenari kamioian bertan ateratzen diote argazkia eta herriz herri ibiliko da argazki hori.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!