Merkatari eta bezeroak gustora, beherapen amaiera azokan

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 18a, 01:00

Berriak elkartetik jakitera eman dutenez jende ugari ibili zen atzo Atsegindegin.

Merkatariek asko saldu zuten eta bezeroak ere gustora zeuden aurkitu zituzten produktu eta prezioekin. Izan ere, arrakastatsua izan zen Berriak merkatari eta ostalari elkarteak beherapenei amaiera emateko antolatutako azoka. Dendariek estokean zuten generoa atera zuten oso prezio onetan eta herritar asko eta asko izan ziren aukera aprobetxatu zutenak. Gainera, Atsegindegin bertan haurrentzako jolasak izan ziren eta horrek ere erraztu egin zuen gurasoak bertara hurbiltzea.

Irailean berriro
Berriak elkartetik jakitera eman dutenez, irailean berriro egitekoa dute udarako beherapenei amaiera emateko azoka. Ordurako, komertzio gehiago animatzea espero dute gainera, atzoko pena bakarretakoa horixe izan baitzen, 12 komertzio bakarrik animatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!