Tolarea Sagardoaren Kofradiak XII kapitulua izango du gaur Hernanin eta horren bueltan festa antolatu dute. Goizean gainerako kofradiekin elkartu eta gosaldu egingo dute, 12:15etan desfilea hasi arte. Handik Biterira joango dira 13:00etan, aurtengo ohorezko kofradeak izendatzera: Rosi Talavera, Angel Alkain, Txomin Perurena eta Juan Mari Beltran. Ondorenean, bazkaria izango dute guztiek Altzueta sagardotegian. Tolareako kideek jakitera eman dutenez, 42 kofradia dira etortzekoak, 125 bat lagun.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!