Hernani aurrera sailkatutako 6 taldeetan dago dagoeneko, baina bihar koska zaila gainditu beharko du finalerako borrokan. Baztango Txarutak irabazi egin izan dio Hernaniri orain artean parekatu diren guztietan, baina aurten hernaniarrek talde sendoa dute. Kadeteetan Hernaniko Arrieta-Bolinaga aterako dira faborito Madariaga-Bereauren aurka; jubenil eta nagusietan indarrak oso parekatuta egongo dira: Hernanitik Mendizabal-Esnaolak jokatuko dute jubeniletan eta Ojuel-Gorrotxategik nagusietan eta Txarutatik Juanenea-Barberena eta Zerezo-Elizaldek. Hernaniko taldeak dei egin die herriko pelotazaleei bihar Altzara azaltzeko eta garbi adierazi dute: ´Berria ez da Herriartekoa, baina irabaztea zailagoa da maila hobeagoa baita`.
Bi kanporaketa gaindituta
Aurtengo txapelketan, Hernanik bi talde gainditu ditu orain artean: Bergara eta Añorga. Orain artean Hernanirekin jokatzen aritu direnak dira: kadeteetan Arrieta Otaegi eta Bolinaga arrasatearra; jubeniletan, Ezeiza, Esnaola eta Mendizabal antzuolarra; eta nagusietan Aizpitarte, Ojuel, Gorrotxategi eta Aldazabal. Berria txapelketan bi fitxaje egiteko aukera du talde bakoitzak.