Kontzertuen biharamunean, sagardoa eta herri kirolak gaur Sagarrondotik festan

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 18a, 01:00

Bi egunetan kontzertu eta festarako aukera paregabea izan da Hernanin Sagarrondotik festaren barruan, baina gaur ere bada non gozatua. Festak Urnietako plazara egingo du eta bertan sagardo festa izango da goizeko 10:00etatik aurrera. Buruntzaldeko artisauen lanak ikusteko aukera izango da eta arkume errea ere izango da sagardoarekin batean. 11:00etatik aurrera herri kirolak izango dira Urnieta, Usurbil, Hernani eta Astigarragako taldeen artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!