«Milaka pertsonen aurrean jotzeak zirrara sortzen du, baita hamar pertsonen aurrean jotzeak ere»

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 17a, 01:00

Ze kontzertu prestatu duzue Hernanirako. Disko guztietako abestiak entzun ahal izango dira ala batez ere azken diskokoak?
Prestatu dugun errepertorioan denetarik dago, gure lau diskoetako abestiak, bertsioren bat eta abesti berri pare bat. Baina bai, azkeneko diskoko kanta gehiago izango dira.

Zuzenean indarra hartzen duzuen taldea zaretela esango zenukete, zuzenekoa bereziki lantzen duena?
Ba bai, zuzenekoetan talde batek bere diskoa defendatzen du, horregatik indar eta gogo guztiak jarri behar dira taula gainean.

Milaka pertsona izango da gaurko kontzertuan. Horrek zirrara berezia sortzen al dizue? Ohituta al zaudete hainbesteko jendetzaren aurrean jotzen?
Noski zirrara sortzen duela, bai milaka pertsonen aurrean jotzeak, baita hamarren aurrean jotzeak ere. Halako kontzertuak egin ditugu, baina ez dut uste halakoetara inoiz ohituko garenik.

Hernanin izan al zarete lehenago? Hemen jotzeak ba al du zuentzat esanahi berezirik? Eta Sagarrondotik jaialdian jotzeak? Hernanin egonda gaude, orain dela urte batzuk jaietan. Kontzertu polita izan zen eta bueltatzeko gogoa bagenuen. Sagarrondotik bezalako jaialdi erraldoi bat eta Hernanin, perfektua da guretzako, gure bi pasio handienak nahasten dituelako, musika ona eta sagardotegi giroa.

Zer esango zeniokete herritarrei larunbatean karpara kontzertuak
ikustera joatera animatzeko?

Giro ederra izango dela, musika oso ona... Galdu ezin duten aukera dela uste dugu, gainera etxetik hurbil!.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!