Beherapenei bukaera emateko azoka gaur Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 17a, 01:00

Berriak merkatari eta ostalari elkarteak antolatuta azoka izango da gaur Atsegindegi plazan egun guztiz (goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara). Beherapenen ondoren estokean geratu diren prendak ateratzeko aukera izango dute merkatariek. Berriak elkartetik Kronikari esan diotenez, hamabi postu dituzte jartzekoak gaur Atsegindegin eta prezio ´oso bereziak` izango dira inguratzen den guztiarentzat. Orain artean, lokal itxietan egin izan du Berriakek beherapenen bukaerako azoka eta gaurkoa izango da hain leku zabalean egiten duten lehenengoa. Hala ere, jarraipena emateko asmoa badute aurtengoari, poliki-poliki ohitura bihurtu nahi baitute beste zenbait herritan aspalditik egiten den azoka hau. Estokeko arropa saldu eta ezagutzera eman Bi helburu nagusi ditu gaurko azokak Dami Moriana Berriakeko lehendakariaren hitzetan: Helburu nagusia da komertzioetan estokean geratu diren produktuei irteera ematea, produktu berriak bai baitatoz, baina horrez gain, dendariak herritarren aurrera atera eta ezagutaraztea ere bada helburua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!