Trinketeko sei txapelak Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 17a, 01:00

Gipuzkoako txapelketako hiru finalak jokatu berri dira eta Hernanira etorri dira sei txapelak: kadete mailakoa, jubeniletakoa eta afizionatuetakoa. Kadeteetan, Mikel Noble eta Markel Lizeaga gelditu dira txapeldun; jubeniletan Julen Garmendia eta Aritz Salaberria; eta afizionatuetan, Unai Alvarez eta Josu Oiaga. Buruz buruko txapeldunak ere hernaniarrak izan dira aurten: Aritz Otaegi, Eñaut Esnaola eta Unai Alvarez. Emaitza hauek erausten dute, Hernanin maila ona dagoela trinketean. Izan ere, lehen mailako kadete guztiei ´derrigorrean` jokatu arazten die Hernanik trinketean ´gaur egunean frontoian dabilen materialerako posturak hartzeko oso ona delako`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!