Tolarea Kofradiak urteroko festa egingo du bihar Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 17a, 01:00

Tolarea sagardo Naturalaren Kofradiak XIIgarren Kapitulua antolatu du bihar. Urteroko moduan, Kofradia ugari etorriko da Hernanira eta herrian barrena egingo dute desfilea, eguerdian, beren jantzi panel eta guzti. Ondorenean izango da ekitaldi nagusia Biteri kultur etxean, 13:00etan. Bertan Ohorezko Kofradia kide berriak izendatuko dituzte: Rosi Talavera lasterkari hernaniarra, Angel Alkain aktorea, Txomin Perurena txirrindulari ohia eta Juan Mari Beltran musikaria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!