‘Hernani Iruditan’ liburuak harrera beroa izan du

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 16a, 01:00

ASTEAZKENEAN egin zen Hernani Iruditan, Noticias De Gipuzkoa egunkariak osatutako argazki liburuaren aurkezpena. Harrera beroa izan zuen liburuak, jende ugari bildu baitzen. Aurkezpenean, egunkariko zuzendariak diren Arantxa Zugastik eta Pablo Muñozek hitz egin zuten, baita Joxan Rekondok ere. Hirurek ere liburua osatzeko lana, eta argazki zaharren balioa azpimarratu zuten. Egunkariko zuzendariek eskerrak eman zizkieten liburua aurrera ateratzen lagundu duten guztiei. Bukatzeko bideo bat jarri zuten eta bertan liburua osatzen duten zenbait argazki ikusi ahal izan ziren. Liburua eskuratzeko martxoaren 15etik apirilaren 3rako egunkarien barra-kodeak behar dira. Apirilaren 4tik 8rako kodeek komodinak dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!