Milaka-Bilaka ekimena sortu berria da, bake prozesuari bultzada eman eta eragile politikoei ahalegin bat eskatzeko. Gaur egun, ahalik eta babesik haundiena lortu nahian dabil ekimena. Atzo prentsaurrean, Sagarrondotik festa antolatzen duen Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkarteak eskaini zion babesa, Dani Plaza kidearen eskutik. Maite Aristegi eta Kepa Urbitak azpimarratu zuten Euskal Herriak bizi duen arazoaren konponbidea bilatzeko ´lagun asko eta onak` behar direla eta eskertu egin zuten Sagarrondotiken babesa.
Kamioia babesa biltzen
Milaka-bilaka ekimenak kamioi bat jarriko du herriz herri jendearen babesa biltzen ´ahalik eta aurpegirik gehiena bildu eta eragile politikoei ahalegin bat eskatzeko`. Hernanin, bihar 11:00etatik 20:00ak arte egongo da kamioia. Bat egin nahi duen jendeari argazki bat aterako zaio eta pina eta agiri bat eman, 5 euroren truke.