Zikuñako Ama Txirrindulari-elkarteak hasi ditu 2007ko irteerak eta taldea prest dago 2000 kilometrotik gora egiteko. Martxoko lehen asteburuan eman zioten hasiera denboraldiari, Martutenera egindako irteerarekin eta lehengo asteburuan, Benta Berrira egin zuten irteera, batzuk Goizuetaraino jarraitu bazuten ere (50 kilometro) eta Basakabi, Huitzi eta Azpiroztik barrenako buelta egin zuenik ere izan zen (110 kilometro). Irteerak igandero izango dira hemendik urriaren 28ra artean eta Zikuñagako Amako zikloturista taldeak dei egin die hernaniarrei bertan parte hartzera.
Bihar, Oriora Bihar, igandea, Oriora joango dira Zikuñako Amako kideak (36 kilometro). Irteera 08:30etan da, Zinkoenean.