Delorean, Skalariak, The James Taylor Quartet, The Bon Scott Band eta La Inconsciencia de Uoho gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 16a, 01:00

Kontzertua gaueko 21:30etan hasiko da. Sarrerak eskuratzeko takila arratsaldeko 18:00etan irekiko da.

GAUR emango zaio hasiera, Landareko karpa erraldian, 2007ko Sagarrondotik jaialdiari. Talde haundiak eta estilo ezberdinetakoak entzuteko aukera izango da gaurkoan: Delorean, Skaariak, The James Taylor Quartet, The Bon Scott Band eta La Inconsciencia de Uoho. Kontzertuak gaueko 21:30etan hasiko dira eta ateak ordu bete lehenago, 20:30etan irekiko dituzte.

Sarrerak
Antolatzaileek zenbat jende espero den zehazki ez badakite ere, 8.000 pertsona sartzen diren karpa jarri dute Landaren eta adierazi dutenez, ez da arazorik izango sarrerak lortzeko garaian. Takillak arratsaldeko 18:00etan irekiko dira, sarrerak garaiz erosi ahal izateko.

Larunbateko taldeak
Larunbatean, Zea Mays, Obris Pas, Atom Rhumba, Maneta de Kamioneta+Raimundo Amador eta Julieta Venegas ikusteko aukera izango da. Kontzertua gaueko 21:00etan hasiko da eta ateak 20:00etan irekiko dituzte.

Igandean herri kirolak
Igandean, azoka eta herri kirolak izango dira Urnietan. Goizeko 10:00etatik aurrera sagardo dastaketa, artisau azoka eta burduntzian erretako arkumea izango dira. Goizeko 11:00etatik aurrera, Urnieta, Astigarraga, Hernani eta Usurbil herrien arteko herri kirol lehiaketa izango da. Guztira 70 pertsonek hartuko dute parte lehiaketan. Horrez gain, Mari Jose Sardon urnietarra 113ko harri zilindrikoarekin ariko da 5 minutuko txandan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!