Goiz Eguzkiko lagunak ez dira gelditzen

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 15a, 01:00

Goiz Eguzki jubilatu etxeko lagunek bidai ugari antolatzen dituzte urtean zehar eta azkena, Kantabrian izan dira martxoaren 2tik 4ra. Egunotako egitaraua eta kronika ikusi eta primeran pasa dutela nabarmena da: Suances, Santillana del Mar, Santander, Comillas, San Vicente de la Barquera eta abar bisitatu dituzte gida eta guzti, ondo jan eta edan, gauean parranda piska bat, baileak... Izan ere, bat bukatu orduko beste baterako zita jarria dute. Etzi, larunbata, Logroñora joatekoak dira egun pasa; apirilaren 20, 21 eta 22an Soriara (izen ematea zabalik dago Goiz Eguzkin); eta maiatzaren 20tik 26ra Peñiscolara (izen ematea zabalik dago Goiz Eguzkin).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!